Ikasle Abertzaleak: «Maiatzaren Lehena | Ez dago hirugarren aukera posiblerik: Iraultza ala sumisioa»
Hemen kokatzen dugu ikasle mugimenduaren ekarpen nagusia iraultza prozesuan, euskal langile klasearen emantzipazio soziala helburu duen jakintza edo ezagutza sortu eta berau sozializatzea. Klase borrokaren garapenaren fase bakoitzean langile klaseak behar duen ezagutza sortzea dagokigu, zapalduok gero eta gaitasun gehiago eduki ditzagun politikoki burgesiarekin konfrontatu eta garaitzeko. Jakintza ekoizpen propio honen helburua beraz, Euskal Herri sozialista eta feministaren hezkuntza sistema diseinatu eta ahal den neurrian praktikan jartzea da. Hots, Euskal Eskola Nazionalaren eraikitzea.
Horra hor gure ekarpen eremu nagusia. Horregatik, inoiz baino gehiago iraultza ala sumisioa diogu: egungo Euskal Herriaren antolamendu, funtzionamendu eta zapalkuntzen oinarrian dauden ekoizpen harremanak aldatzeko iraultza prozesua ala langile klasearen sumisioa, dominazioa eta zapalkuntza. Ez dagoelako hirugarren aukera posiblerik. / Texto completo de Ikasle Abertzaleak: BorrokaGaraiaDa