[De Mikel Erro / artigo publicado por ocasião dos 50 anos, que hoje se cumprem, da «Operação Sagarra», em que a Euskadi Ta Askatasuna (ETA) matou Melitón Manzanas, chefe da Brigada Político-Social em Gipuzkoa, conhecido pelos seus métodos brutais de tortura e pela sua colaboração com a Gestapo; em 2001, foi condecorado pelo governo de Aznar.] Duela 50 urte, egunez egun, E.T.A.k Meliton Manzanas izeneko polizia faxista torturatzailea exekutatu zuen Irunen. 1968ko abuztuaren 2an egin zuten euskal militante iraultzaileek ekintza armatu gogoangarri hura, eta bere oihartzun eta ondorio politikoak gaur arte iritsi zaizkigu.
Meliton Manzanas ez zen nornahi. Frankista porrokatua, antikomunista eta antieuskalduna, nazional-sozialista ere bazen, hots, nazia, eta Gestaporen kolaboratzaile fidela II. Mundu Gerran, Hitlerren genozidiotik ihes egiten zuten juduen ehizan eta harrapaketan. Paul Winzer, Heinrich Himmler SS Reichsführer-ek Miranda de Ebroko kontzentrazio esparruan zuen ordezkariaren laguna. Aingerutxo bat... Francisco Franco. Adolf Hitler.
Oligarkia espainolistak 1936tik aurrera bereziki (lehendik ere, jakina...) Euskal Herri Langilearen aurka ezarri zuen terrorismo sistematikoaren morroi eta zerbitzaria izan zen Meliton Manzanas. Koherentzia handiz, eta bertze behin ere frogatuz 1978ko erregimen monarkikoa neofrankismo gordina bertzerik ez dela, Espainiako merezimendu zibilaren domina eman zitzaion, 2001ean, José María Aznar Espainiako gobernuburu zela, «terrorismoaren biktima» izateagatik. Nazi-faxista terrorista torturatzaile profesional bat, biktima. Zer gehiago erraten ahal da Monarkia espainolaren II. Berrezarkuntza honi buruz? Hona hemen demokrazia burges neofaxista honen genealogia: Francisco Franco. Adolf Hitler. Jose María Aznar...
Baina Meliton Manzanas ez zen salbuespen isolatua, araua baizik. Burgesiak, bere klase diktadura aurrera eramateko terrorea hedatu behar du zapalduen artean. Eta hori egiten du faxismoaz baliatuz, baita demokrazia liberalen bidez ere. (herritarbatasuna.eus)