Krisi testuinguruak sortutako «desoreka eta segurtasun ezaren aurrean, elkar babesteko» tresna izatea du helburu Lubakik. «Saretzearen beharra» nabarmendu dute arazo horiei guztiei aurre egiteko: «Sakabanatuta dauden indar horiek guztiak modu eraginkorrean antolatzea ezinbestekoa iruditzen zaigu».
Hala, hasiera batean Bergara mailan antolatutako sarea izango bada ere, eskualdeko borrokak batzeko asmoa agertu dute, «klase batasuna oinarri». Izan ere, Lubakiko kideek azaldu dutenez, hamaika dira langileek jasaten dituzten erasoak, baina guztiek ere «sistema kapitalista daukate erroan». / Ver: gedar.eus