[
VALE A PENA LUTAR / BORROKAK MEREZI DU] Fruituak eman ditu Iruñerriko Langileen Autodefentsa Sareak martxan jarritako borrokak. Gaur bertan jakinarazi dute, bi ostatuetako jabeek dagoeneko ordaindu dietela bost beharginei zor zieten dirua. Sareko kideek «oso positibotzat» jo dute «langileek autoantolakuntzari ekin» izana, eta gero, «sareak bere ahalmenak euren zerbitzura jarri izana». Nabarmendu dute agerian geratu dela «isolamenduak langileak ahultzen» dituela, baita «nagusien zatitze saiakerei era kolektiboan erantzun» behar zaiela ere. / Ver:
gedar.eus / Comunicado:
eus./cas.