[De Jon Agirre / Construcción nacional: socialismo o barbarie] Izan ere, Euskal Herriko langile klase osoa politika eraginkorrera (hau da, maila nazionalean zein internazionalean ekonomikoki eta politikoki artikulatzeko apustua egiten duen horretara) berbideratuko duen estrategia sozialistarik gabe, arazo larriak aurreikusi ditzakegu Euskal Nazio eraikuntzan: VOX bozkatzen ez duen arren, potentzian artikulatuta dagoen baina diskurtso faxistan errealki integratuta ageri den sektorearen antolakuntza politikoa esaterako. Bizi baldintza egonkorren desagerpenak dakarren fenomeno honen aurka Eusko Labelak ez du zereginik. Nahi duenak azter dezala zeintzuk izan ziren faxismoaren agerpen historikoaren baldintza ekonomiko, sozial eta politikoak. Historiak ez du gezurrik esaten. Arrisku larrien aurrean gaude. (gedar.eus) [hemen gazteleraz / em castelhano aqui]