Antonio Garamendi CEOEko (Confederación Española de Organizaciones Empresariales) presidenteak hainbat eskakizun egin ditu larrialdi egoera amaitzen denerako, ustez, «langabezia, enpresen itxiera masiboa eta krisi masiboa» ekiditeko bide-orri modura.
Argia-k jakinarazi duenez, hiru neurri nagusi galdegin ditu. Batetik, eskatu du asteotan martxan jarri diren aldi baterako lan-erregulazio txostenak gerora ere mantentzea, luzatuz. Bestetik, izatez, lan-erregulazio espedienteak ezarri nahi dituzten enpresak derrigortuta daude langileen enplegu guztiak mantentzera, baina baldintza hori bertan behera geratzea exijitu du Garamendik. Horretaz gain, uneotan, lan-erregulazio dosierren kotizazioak ez dituzte enpresek ordaintzen, eta hala izaten jarraitu behar duela dio enpresarien elkarteko presidenteak, kotizazio horiek diru publikoaren bidez ordaindu daitezen. (gedar.eus)