Abuztuaren 17an behargin bat zendu zen Barakaldon, «gaizki sentitu» eta «zorabiatu» ondoren. Urtea hasi zenetik, gutxienez 37 langile hil dituzte haien lanpostuetan.
Abuztuaren 21ean langile bat zauritu zen Trapagarango lantegi batean, makina batek harrapatuta.
Horretaz gain, otsailean Zaldibarko zabortegian desagertutako bi beharginetako baten gorpuzkiak topatu zituzten abuztuaren 17an. / Ver: gedar.eus