terça-feira, 13 de fevereiro de 2018
«Julen Ibarrolaren espetxeratzearen aurrean»
[De MpA] Espainiako Estatuak pertsona ugari epaitu eta kondenatu ditu azken urtean zehar haien iritzia modu publikoan emateagatik, den denak ezkertiarrak, eta dagoeneko bi euskal herritar espetxeratu ditu. Harrigarria eman dezakeen jokaera errepresibo hau, ordea, guztiz logikoa da frankismo zaharrari mozorro berria janzten dion espainola bezalako estatu neo-faxista batean: kapitalismoa langileriaren baldintzak gero eta okerragoak bihurtzen ari denean, borrokaren bitartez herriak irabazitako lorpen guztiak birrinduak izaten ari direnean, inperialismoa herrien zanpaketan indartsuen sentitzen den honetan, Euskal Herriaren asimilazio kulturala 2006tik hona errealitate bihurtzen ari den prozesua abian (esate baterako euskararen erabilera), Espainiako faxismoa eroso sentitzen da herriak eta langileak jipoitzen jarraitzeko. / Ver: amnistiAskatasuna