«Mahaigaineratu nahi dugu nazio auzia ebazteko beste modu bat»
[Entrevista do Berria a Ane Ibarzabal (1994) eta Unai Martinez (1996), da Gazte Koordinadora Sozialista] Kapitalismoak nazio eredu moderno ezberdindu bat sortu du, eta hori burgesiaren gidaritza politikoaren menpe dago erabat. Kapitalismoak sortzen duen komunitate ereduaren elementu gehienak botere burgesaren dinamikari azpiratuta daude: errepide sareak, unibertsitateak, elementu kultural eta linguistikoak, ehun produktiboa… Guk langile klasearen nazioaren eraikuntza defendatzen dugu, non komunitate horren elementuak kontzienteki eta etikoki kontrolatu beharko liratekeen.
[…]
Horren aurrean, euskal kultura sozialista defendatzea beharrezkoa da. Euskal Herria, beraz, kontzeptu politikoa da guretzat, eta nazio eraikuntza, prozesu sozialistaren parte. (Berria via
BorrokaGaraiaDa)