sábado, 5 de outubro de 2019

Joxe Migel Etxeandia preso-ohiaren gorpua aurkitu dute Gorbeian

Larrialdi zerbitzuak eta lagunak 59 urteko larrabetzuarraren bila zebiltzan azken egunetan. Ostegun goizean aurkitu dute haren hilotza, Gorbeiako Itxina inguruan. Etxeandia 2003tik 2015era izan zuten espetxean eta buruko eritasun larria jasan zuen.

Etxeandia 2003an atxilotu zuten Mexikon eta Espainiako Poliziari entregatua izan ondoren hamabi urtez izan zen espetxean. Denbora horretan gaixotasun psikiko larria jasan zuen, baina Espainiako espetxe arduradunek ez zuten isolamendutik atera 2011 arte. / Ver: argia.eus / Ver tb: «Agur eta ohore, Joxemi» (amnistiAskatasuna)