sábado, 13 de abril de 2019

Ikasle Abertzaleak antolakundeak, VII. Kongresuko amaierako ekitaldia burutu du

[De Ikasle Abertzaleak] Prozesu sozialista indartu eta zabaltzeko bidea da, ez garelako soilik hobekuntza zehatzak lortzera etorri. Ez dezala inork pentsa soilik hezigunetako arau konkretuak aldatzera gatozenik, ez dezala inork pentsa aldaketa txiki eta partzialak lortzera mugatuko garenik. Klase zapalduek euren askapenaren alde hamarkadetan egindako borrokaren oinordekoak gara eta justizia historikoaren eginbeharra azken muturrera eramatera gatoz.

Izan ere, jakitun gara proletargoak bere kateak hausteko egin duen borroka adierazpen bakoitzaren oinordekotza gure belaunaldiaren gain dagoela. Oinordekotza hau ordea ezin dugu euren doktrinaren jarraipen itsu bezala ulertu. Borroka esperientzia bakoitzetik ateratako irakaspen historikoen sintesi modura ulertu behar dugu oinordekotza. Horregatik, Parisko komunaren oinordekoak gara, 1917ko iraultzaren oinordekoak gara, espartakisten iraultza saiakeraren oinordekoak gara, italiar komunisten oinordekoak gara, emakume sozialisten internazionalaren oinordekoak gara, Burkina Fasoko sozialisten oinordekoak gara, Hego Ameriketako iraultza saiakera guztien oinordeko gara, Donostiako komunaren oinordekoak gara, 36ko Gerra galdu zutenen oinordekoak gara, Euskal Nazio Askapen Mugimenduaren 50 urtetako historiaren oinordekoak gara, eta guri dagokigu proletargoaren betebehar historikoa jarraituz, prozesu sozialista azken muturrera eramatea. / LER: BorrokaGaraiaDa