sexta-feira, 12 de abril de 2019

«Polizia Espainolak atzo Iruñean burututako atxiloketen aurrean»

[De MpA] Espainiako Poliziak hiru pertsona atxilotu zituen atzo (2019-04-11) Iruñean, Ciudadanos alderdi faxistak hiriburuan ireki duen egoitzan amnistiaren aldeko pintadak egitea leporatuta. Arratsaldean eraman zituzten epailearen aurrera eta ondoren karguekin aske utzi zituzten. Mehatxu terroristak egitea leporatzen diete hirurei.

Atxiloketa eta egozte berri hauen aurrean, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak Polizia Espainolaren jarduera errepresiboa eta alderdi instituzionalen konplizitatea salatu nahi du. Era berean, Polizia Espainola bezalako okupazio indarren alde egitea galdegin nahi dugu, Espainiak Euskal Herriaren zati hau okupatuta mantentzeko bortxazko egiturak baitira hauek.

Ciudadanos eta gainontzeko alderdi faxistek Euskal Herrian daukaten presentziari dagokionez, zilegitzat hartzen dugu hauen jarduera normalizatua eragoztera zuzendutako ekintza oro, eta are gehiago amnistiarena bezalako aldarrikapen demokratikoak tartean daudenean. Hori dela eta, Ciudadanos alderdiaren egoitzan egindako pintadak ere begi onez ikusten ditugula eta hauek adierazten zuten aldarrikapenarekin bat egiten dugula azpimarratu behar dugu. / LER: amnistiAskatasuna