segunda-feira, 16 de setembro de 2019

«Traparen euskal parodia | La euskal parodia del trap» (eus./cas.)

[De Aitor Bizkarra] Soziolinguistika Klusterrak egindako ikerketen emaitzek diotenez, hizkuntza eta herritarren errentaren arteko lotura eginda, klase ertaina euskarari lotuen dagoen gizataldea dela ondoriozta liteke. Ohartu ez bagara ere klase ertainen hizkuntza bat bihurtu da gurea, hezitzaileena, kazetariena eta orotariko sama zuriko langileena, eta hori, proletarizazio garaian, hizkuntza gutxitu baten eramaile nagusia den klase ertaina gutxitzen den garaian, alegia, bada… kontuak hortik atera.

Uste dut, auzi erreala ez dela proletalgoaren kultura espontaneoa euskarari txertatu edo euskarara ekarri ala ez, alderantziz baino, nola txertatu euskara proletalgoaren kultura espontaneoan: nola bilakatu euskara proletalgoaren hizkuntza espontaneo. Hori gertatu ezik, desiragarria ala arbuiagarria izan, euskal trapik nekez sortuko da parodiatik at. EHU euskararekin ze arropa markak ematen duen ondoen aztertzen ari den bitartean: kale Gucci. (BorrokaGaraiaDa)