quinta-feira, 20 de fevereiro de 2020

Leioan izango da HERRI UNIBERTSITATE nazionala, otsailaren 26tik 27ra

Aurten ere Leioako (Bizkaia) campusak hartuko du Herri Unibertsitate nazionala, otsailaren 26tik eta 27ra bitartean.

Bi egunez izango dira hitzaldi, mahai-inguru eta jarduerak, eta besteak beste, bertan izango dira Jon Kortazar, Ignazio Aiestaran, Isabel Benitez, Itaia Emakume Sozialisten Sareko kideak, Herrialde Katalanetako SEPC ikasle sindikatuko kideak, Iruñerriko Langileen Autodefentsa Sareko kideak edota Jose Maria Lorenzo Espinosa.

Ostegun gauean jaialdia egingo dute Bilboko Etxarri II gaztetxean, eta Rodeo eta Huntza taldeek eskainiko dituzte kontzertuak. / Ver: gedar.eus