domingo, 17 de dezembro de 2017

«Frantziar estatuarekiko jarrera eta likidazionismo zutikzalea»

[De Arranomendi] Euskal Herrian pax inperialista inposatzeko prozesua Hegoafrika, Irlanda edota Kolonbiakoaren eredu berdinean kokatzen bada ere, bere garapenak puntu batean berezitasun bat agertzen du: aldebakartasuna. Hau da, beste adibide horietan nazioarteko inperialismoaren parametroen arabera jarduterako trantsizioa, gatazkan inplikaturiko estatuekin negoziatu eta akordartuz burutu zuten mugimendu iraultzaile zirenek, betiere nazioarteko inperialismoak finkatu eta ezarritako eskemen baitan.

Hala, estrategikoki plangintza kontrasubertsiboari erantzun eta iraultzaile izandako mugimenduen konbertsioa islatzen zuten erabaki kualitatibo eta sensible garrantzitsuenetako batzuk aldebikotasunaren baitan kokatu ziren. Borroka armatuari behin betiko uko egitea, armagabetzea edo eragindako minagatik barkamena eskatzea adibidez. (Erlaitzan)