quinta-feira, 11 de outubro de 2018

«Che Guevara, iraultzaileon eredu!»

[De Herritar Batasuna] Duela 51 urte, 1967ko urriaren 9an, Ernesto Guevara, CHE asasinatu egin zuten, doilorki eta odol hotzez, Ameriketako Estatu Batuen CIA erakunde inperialista eta terroristaren agindupean Boliviako militarrek, babes eta armagabe, gatibu eta zauriturik zegoela, La Higuera herriko eskolan. Eta berarekin batera, bere burkideak.

Zer esan daiteke CHE Guevaraz jadanik azaldu ez dena? Munduko iraultzaile guztiontzat ezinbesteko eredu miresgarria da, bere borrokak eta etsenpluak bidea erakusten digute Inperialismoa suntsitu, gure Nazioen benetako Independentzia eskuratu, Kapitalismoa birrindu eta Iraultza Sozialista egin nahi dugun guztioi. Berak eraman zuen bere gailurrera praxi iraultzailea: teoria praktikatua eta praktika teorizatua. Bere bizitzan ezin hobeki uztartu eta fusionatu ziren teoria eta praktika iraultzaileak, zintzotasun eta koherentzia harrigarriz. [Com o texto «CREAR DOS, TRES... MUCHOS VIETNAM», de 1967] / Ver: lahaine.org