domingo, 23 de setembro de 2018

«Eskuin muturra garaitu»

[De Asier Blas de Mendoza] Kontua da ez dagoela borondaterik eskuin muturraren diskurtsoari aurre egiteko neoliberalismoaren aurkako diskurtso eta praxi erradikal batekin. Aberatsek pobreekin laguntza humanitarioaren auto-satisfazioa beti disfrutatu dute eta nago egun horren antzeko zer edo zer dagoela etorkinen aldeko diskurtso eta praxi hegemonikoetan.

Eskuin muturra garaitzeko jendearen arazo materialez (etxebizitza, soldatak, aberastasunaren banaketa…) hitz egin behar da, eta aldi berean, segregazioaren aurka gogor egin behar da. Lan egiteko paperik ez izatea segregatzea da eta horrek eskulanaren prezioa merkatzen du. Antzera segurtasuna hobetzeko, desberdinen arteko elkar ezagutza errazteko eta justizia soziala bultzatzeko hiri-lur eta eskola segregazioekin bukatu behar da. (BorrokaGaraiaDa)