segunda-feira, 27 de fevereiro de 2017

«Zer ari dira prestatzen Bardean?»

[De Askapena] Beste behin ere, herri borondatearen aurka, NATO praktika militarrak egiten ari da Bardeako tiro poligonoan. Zortzi egunez ariko dira gerra hegazkinak bonbak jaurtitzen, martxoaren 3ra arte, hain zuzen. Tamalez, egun hauetakoak ez dira aurtengo bakarrak izan. Iaz, gainera, II. Mundu Gerratik izandako maniobrarik bortitzenak ezagutu zituen gure lurrak, guztion lurrak, Francok Estatu Batuei eta NATOri eman zizkionak.
[...]
Maiatzean gailur berri bat egingo du NATOk Bruselan, G7 taldea (Errusia eta Txina gabe) Sizilian beste gailur batean dagoen aldi berean. Makineria inperialista martxan dago; arlo politiko, ekonomiko eta militarrean indarra hartzen ari da Europako langileon egoera eta eskubideak larriki gogortzearekin batera. Inperialismoak Sirian jaso duen porrotaren ondoren (beste Libia, Irak edo Afganistan bat bilakatzea baitzen helburua) estrategia berria zehaztera datoz potentzia inperialistak, eta aurreko gerra guztietan gertatu den bezala, Bardeako poligonoan dauden mugimenduak fase berri baten iragarle dira. (askapena.org)