sexta-feira, 24 de junho de 2016

«Amnistiaren aldeko manifestazioa Donostian. Deialdirako agiria»

[Manifestação pró-amnistia em Donostia. Comunicado da convocatória] Argi eta garbi azaldu nahi dugu espetxean, sasian zein deportaturik dauden kideak Euskal Herri Langileak pairatzen duen zapalkuntza estrukturalaren ondorio direla, honen kontziente izanik borroka molde desberdinak (guztiak politikoak) erabili izanagatik daudela egoera honetan. Argi azaldu nahi dugu, Euskal Herrian gatazka honen ondorio diren biktimak ez direla zaku berean sartu behar, badakigu nahi gabe sortu diren biktimak ere daudela, baina arlo politikoan (klase gatazka azaleratzen den eremuan) bi biktima bereizi ohi dira: Herri Langilearen borroka bururaino eraman izanagatik bidean gelditu zein errepresioa pairatu (eta pairatzen) dutenak eta Espainiar zein Frantziar burgesiaren frakzio desberdinenak; bai eta Euskal burgesia kolaborazionistarenak, bakoitzak bere klase-interesekin. Guk argi dugu nortzuk diren gure kideak, eta inolako konplexurik gabe euren izaera politikoa azpimarratu eta azalduko diogu Herriari. / Ler: amnistiAskatasuna