«Gizarteak sortzen duen despolitizazioaren aurrean guri bizitza politikoa sustatzea dagokigulako antolatu ditugu topaketa hauek. Gure bizimodua bizimodu politikoa da eta gure bizitzaren momentu guztiak norabide horretan lerrokatu behar ditugu». Horrela mintzatu da GKS, aurkeztu berri duten twitter kontuan publiko egin duen komunikatuan. Zentzu horretan antolatu ditu, «bizimodu kolektibo eta politiko sozialista elikatzeko helburuz», Laudion, apirilaren 5etik 7ra ospatuko diren Araba eta Bizkaiko Topaketak.
Bertan, babes sare ezberdinei buruz, gazte problematika klase ikuspegitik aztertzearen beharraz, elkartasuna antolatzearen edota saretzearen beharraz, edota harreman eredu komunistaz eta kulturaren klase izaeraz jardungo dira, besteak beste.
[…]
Egitarau oparoaz gain, bertan otorduak egin eta gaua pasatzeko aukera ere egongo dela jakinarazi dute. Era berean, eskaintza kulturalari dagokionean «borroka komunitatea sendotzeko» jolasak, bertso afaria eta Ziakhus rap taldearen diskaren aurkezpena izango dira, besteak beste. Topaketotan Bonoak 15€tan jarriko dituzte salgai datozen egunetan publiko egingo dituzten saltokietan; diru hori Topaketen gastuei aurre egitera bideratuko da. / Ver: gedar.eus
sexta-feira, 15 de março de 2019
Araba eta Bizkaiko Gazte Topaketa Sozialistak, apirilaren 5etik 7ra Laudion
Etiquetas:
comunicados,
encontro,
euskara,
juventude,
luta de classes,
Notícias,
socialismo