Frantziako Estatuak gaur [atzo] kanporatu du Zigor Garro preso politiko ohia, eta Espainiako Poliziaren esku utzi ostean, libre geratu da. Prozesu judiziala irekita dagoen arren, momentuz kanporatze prozesua gauzatu dute, eta ezingo da orain artean bezala Hendaian bizi. Oreretarra azaroan irten zen Mont-de-Marsango kartzelatik, eta baldintzapeko askatasunean egon da ordutik.
Aurreko larunbatean, maiatzak 2, 13 urteko kartzela zigorra amaitu zuen oreretarrak, eta eskumutur telematikoa kendu zioten. Dena den, azken epaiak Frantziako Estatuan bizitzeko debekua ezarri zion. Defentsak helegitea aurkeztu zuen, baina oraindik ez du erantzunik jaso. Beraz, prozedura judiziala irekita dagoen arren, martxan jarri dute kanporatze prozesua, baita egikaritu ere.
Espainiako Poliziak libre utzi duenean, Oreretara (Gipuzkoa) mugitu da Garro, 22 urteren ondoren. (gedar.eus)
quarta-feira, 6 de maio de 2020
Aske utzi dute Zigor Garro, baina ezingo da Lapurdira itzuli
Etiquetas:
Dispersão,
estado francês,
euskara,
Extradições,
Presos Políticos,
Repressão