[De MpA / agiria eta argazkiak (comunicado e fotos)] Sarritan azaltzen digute frankismo garaian borrokatu zirenen jarrera zilegi izan zitekeen arren, frankismoaren ondorengo iruzurrari aurre egin ziotenak terrorista hutsak izan zirela. Orduko borrokalariak zein gaur egunekoenak berdin-berdin jazartzen dituzte, ordea, atzo, gaurko eta biharko gudariek jatorri eta helmuga berbera izan zutela eta dutela agerian utziz.
Borrokan eroritakoak eskuzabaltasunaren eredurik handiena dira preso, iheslari eta deportatu politikoekin batera. Dena ezer ezaren truke eman dutenen eredua dira, sistema honek bultzatzen duen indibidualismo eta elkartasun ezaren antagonismoa. Kapitalismoaren enpresa handien komunikabideek hedatzen duten zabor ideologikoaren aurrean, gudarien baloreek izan behar dute euskal gazteriaren erreferente nagusia. (amnistiAskatasuna)
sábado, 28 de setembro de 2019
Gudari Eguna 2019: mobilizazioak egin dituzte Berangon, Donostian eta Bilbon
Etiquetas:
capitalismo,
Catalunha,
comunicados,
encontro,
Estado espanhol,
fascismo,
Gudari Eguna,
independência,
mass merdia,
Notícias,
Repressão,
socialismo