Atzo, irailak 1, Iñaki Kijera omendu zuten Donostian (Gipuzkoa). 1979. urtean erail zuen Espainiako Polizia Nazionalak, 18 urte zituela. Hilketaren 40. urteurrenaren harira, omenaldia antolatu zuen gaztearen oroimenez haren abizena bere egin duen Kijera gaztetxeak. Tiroz hil zuten leku berean izan zen ekitaldia, Inor ez da hiltzen, ahazten ez badugu izenpean. Hala, dozenaka pertsona bildu ziren Kanpandegi kalean.
Datorren iganderako, irailak 8, amnistiaren aldeko mobilizazioa antolatu du Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak. Donostiako Bulebarretik abiatuko dute manifestazioa, 13:00etan, Borrokatzea zilegi delako izenpean. / VER: gedar.eus
quarta-feira, 4 de setembro de 2019
Iñaki Kijera omendu dute Donostian, duela 40 urte erail zuten leku berean
Etiquetas:
amnistia,
encontro,
Estado espanhol,
euskara,
Manifestações,
Repressão,
transição