Adimen artifizialaren bidez, Guardia Zibilak «justiziarekin arazoak dituzten pertsonak» antzeman nahi ditu landa-inguruetako ekitaldi jendetsuetan. Horretarako, bideo-zaintza kameren bidez jasotako irudiak eta polizia-indarren datu-baseak jarriko lituzkete harremanetan. Horretaz gain, autoen matrikulak nahiz telefono mugikorrak miatzeko eta topatzeko sistemak ere jarri nahi dituzte martxan ekitaldiotan.
Proiektua «oso enbrioia» dela azaldu duten arren, Espainiako Estatuaren Aldizkari Ofizialak jada jaso du Barne Ministerioaren eta Garapen Teknologiko eta Industrialerako Zentroaren arteko aurreakordioa; hau da, kontratazio aurrekomertziala. «Behar» horiek asetzeko zein teknologia garatu dezaketen ikertzeari ekingo dio orain zentroak. (gedar.eus)
quinta-feira, 30 de julho de 2020
Guardia Zibilak aurpegi-ezagutze teknologia erabili nahi du «jai herrikoietan eta festibaletan»
Etiquetas:
capitalismo,
direitos e liberdades,
Estado espanhol,
euskara,
Notícias,
Repressão