[De Marisol Elustondo e Alberto Muñoz Zufia (membros da Eusko Lurra Fundazioa)] 40 urte bete dira egun hauetan Amnistiaren Aldeko Bigarren Astea Euskal Herri osoan burutu zenetik. 1977ko maiatzean antolatu zen aste hau, eta aldez aurretik egindako mobilizazioak baina zorigaiztoko ospe handiagoa hartu zuen, estatu terrorismoaren ondorioz 7 pertsona hil zirelako eta baita pertsona ugari zauritu ere. Polizia, hiri eta herrietan gogorki oldartu zen manifestarien kontra. Jendearen aldarri garbia Amnistia Osoa zen. Amnistia politikoa, alegia. Horretarako borrokatu zuten milaka euskaldunek, eta ez, besterik gabe, presoak etxera itzultzeko edo deportatuak izateko. Ez eta beraien kondenak era bigunago batean betetzeko.
[...]
Gure ustez, duela 40 urte amnistiaren aldeko astean hildako militanteei omenaldirik hoberena, Amnistia Osoaren aldarria bete arte borrokan jarraitzea da. Ezina ekinez egina. Ezker abertzaleak, 1930ean sortu zenetik beti egin duen legez. (BorrokaGaraiaDa)
quarta-feira, 17 de maio de 2017
«Amnistiaren aldeko astearen 40. urtemuga eta amnistia politikoaren aldarria bizirik»
Etiquetas:
euskara,
Opinião,
Presos Políticos,
Repressão