2019. urtean erail dituzten langileak oroitu, eta horri lotuta, «bizi dugun egoerari buruzko ideia orokor batzuk plazaratu» nahi dituzte Lekittoko Gazte Asanbladako kideek. Bestalde, aurreko urtean ekimen bera egiteagatik lau militantek jasotako isunak ordaintzeko eta «borroka komunitatea indartzen joateko», aisialdirako eskaintza prestatu dute gaztetxean, jan-edana eta kontzertuak medio.
[…]
Kapitalaren «berezko izaera hiltzailea» argi utzi nahi dute asanbladakoek, lanpostuetan jazotako hilketak «istripuak ez direla» nabarmenduz. «Ez dira kasualitatea heriotza horiek, bizi dugun miseriaren ondorio baino», diote. Hala, «Kapitalismua hiltzailia!» izenpean, ekitaldia antolatu dute hilaren 27rako, Lekeitioko Gaztetxean. / Ver: gedar.eus
domingo, 22 de dezembro de 2019
«Kapitalaren izaera hiltzailea» agerian uzteko hitzordua jarri du Lekittoko Gazte Asanbladak
Etiquetas:
encontro,
euskara,
exploração,
Notícias,
povo trabalhador basco,
precariedade,
sinistralidade laboral