terça-feira, 3 de dezembro de 2019

Kaxilda gaztetxearen aurkako epaiketan Fiskalak hiru hilabeteko kartzela zigorrak eta eraikina berehala hustea eskatu ditu bi auziperatuentzat

Gaur eguerdiko 12:30ean Aiztondoko Gazte Asanbladako bi kide epaitu dituzte Tolosako epaitegian. Kaxilda gaztetxea martxan jartzeko Zizurkilen (Gipuzkoa) birjabetutako eraikinaren «usurpazio arina» da egozten dieten delitua. Fiskalak, 3 hilabeteko kartzela zigorra eskatu du auziperatutako bi kideentzat; hala, espetxea ekiditeko, egunean 6 euroko isuna ordaindu beharko lukete 3 hilabetez, 1.080 euroko isuna alegia. Horrez gain, espazioaren berehalako hustutzea ere eskatu du fiskalak. Auzi saioa amaituta, Zizurkilgo Kaxilda gaztetxearen aurkako auzia epaiaren zain geratu da. (gedar.eus) [bihotzean bai, baina hedabideetan eta ahoan ere bai]