
Baina tortura hauek ez dira kasu isolatuak, euskal borrokalarien aurka modu sistemikoan erabilitako zerbait baizik, hauek sufritu dituztenak milaka izan direlarik. Eta ez dira guardia zibil hauek tortura basatien arduradun bakarrak. Sistema oso bat izan dute tortura babesten eta bultzatzen, politikarietatik hasita eta komunikabide, epaile, ofiziozko abokatu eta auzi-medikuetatik pasata. Tortura erabaki politikoa izan da eta, ondorioz, arduradun politikoak baditu, bai Espainian zein Euskal Herrian. / Ler: amnistiAskatasuna