
Izan ere, jakitun gara proletargoak bere kateak hausteko egin duen borroka adierazpen bakoitzaren oinordekotza gure belaunaldiaren gain dagoela. Oinordekotza hau ordea ezin dugu euren doktrinaren jarraipen itsu bezala ulertu. Borroka esperientzia bakoitzetik ateratako irakaspen historikoen sintesi modura ulertu behar dugu oinordekotza. Horregatik, Parisko komunaren oinordekoak gara, 1917ko iraultzaren oinordekoak gara, espartakisten iraultza saiakeraren oinordekoak gara, italiar komunisten oinordekoak gara, emakume sozialisten internazionalaren oinordekoak gara, Burkina Fasoko sozialisten oinordekoak gara, Hego Ameriketako iraultza saiakera guztien oinordeko gara, Donostiako komunaren oinordekoak gara, 36ko Gerra galdu zutenen oinordekoak gara, Euskal Nazio Askapen Mugimenduaren 50 urtetako historiaren oinordekoak gara, eta guri dagokigu proletargoaren betebehar historikoa jarraituz, prozesu sozialista azken muturrera eramatea. / LER: BorrokaGaraiaDa