[Entrevista a SENDOA JURADO, militante do Movimento pró-Amnistia] Aurten ere manifestazioa egingo du AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak Bilboko Aste Nagusian, abuztuaren 24an, Zabalburu plazatik. AEMko kide Sendoa Juradok (Barakaldo, Bizkaia, 1981) azaldu duenez, «borrokaren zilegitasuna» aldarrikatu nahi dute horrekin. Deialdiak bat egin du AEMren zenbait kideren kontrako jazarpena salatzearekin. Juradok dioenez, hedabide batzuk aspalditik ari dira haien mugimendua «kriminalizatzen eta karikaturizatzen».
[…]
Gaur egun, soilik giza eskubideen esparruan gelditzeak eta presoen ibilbide politikotik deslotzeak errepresioari erraztasunak ematea dakar. Presoen afera despolitizatuta uler daiteke hemen ez dela gatazka politikorik egon, eta hori da etsaiak lortu nahi duena: gatazka politiko bat terrorismo arazo bilakatzea. Guretzat, ezinbestekoa da errepresaliatuen izaera politikoa nabarmentzea, militante politikoak direla, haien borroka moldearen inguruko iritzia gorabehera. / VER: Berria
domingo, 18 de agosto de 2019
«Jende askorentzat, presoak duintasun eta borrokaren ikur dira»
Etiquetas:
amnistia,
entrevista,
euskara,
independência,
MLNB,
Presos Políticos,
socialismo