
[...]
Hala ere, bai espainiar zein frantziar estatuan, ikusten ari gara errepresioa ez dela bakarrik independentisten aurkakoa, baizik eta sistema bera zalantzan jartzen duen beste edozeinen aurkakoa ere. Espainiar estatuan sindikalistak eta beste borroka sozialetan murgilduta dauden pertsonak espetxeratzen dituzten bitartean (GRAPO, PCE(r), SRI, Resistencia Galega eta gure betiko ahizpa-nebak ahaztu gabe), Frantziako estatua errepresio gordina erabiltzen ari da Hollande eta Valls faxisten lan erreformaren aurka altxatu diren langileen aurka. (amnistiAskatasuna)