sexta-feira, 5 de julho de 2019

Ikasle Abertzaleetako kide ohi bat atxilotu dute, 2016an Leioan izandako istiluen harira

Sei gazte identifikatu zituzten EHUko Leioako campusean 2016an izaniko istiluen harira, eta haietako beste bat atxilotu dute gaur. Leioako seiak esaten dietenek ez deklaratzeko hautua egin zuten, eta, Poliziak ordutik denak atzeman ostean, epaiketa fasea hasiko da orain.

«Hemendik aurrera, denek deklaratu ostean, epaiketa fase berri batean sartuko da. Errepresioak kolpatzen jarraitzen gaituen honetan, Leioako 6en absoluzioa eskatzen jarrituko dugu!», idatzi du IAk, txio batean.

Ertzaintzak sei gazte atzeman zituen 2016ko apirilaren 26an izandako istiluetan. Ikasle Abertzaleek deitutako protesta hartan, manifestariak errektoretza okupatzen saiatu ziren. Errektoretza eraikinera «indarrez sartzea» egotzi zieten, eta desordena publikoa, desobedientzia, agintearen kontrako atentatua, kalteak, lesioak eta irainak egin izana.

Ikasle Abertzaleek EHUren «errepresio sistematikoa» salatu zuten. Azaldu zutenez, errektoretzara sartzen saiatu zirenean, segurtasun zaindariak oldartu egin zitzaizkien. / Ver: berria.eus / Ver: aseh