
«Langileek lan-orduak berreskuratu beharko dituzte "funtsezkoa ez den jarduera ekonomikoaren" geldialdia amaitzean» (gedar.eus)
Espainiako Gobernuaren aginduz, «funtsezkoa ez den jarduera ekonomikoa» etengo dute bihartik aurrera, gutxienez, apirilaren 9ra arte. Etenaldia bukatzean, baina, datozen egunei dagozkien lan-ordu guztiak «berreskuratu» beharko dituzte langileek, eta asko, derrigortu egingo dituzte oporraldi ordainduak orain hartzera. Confebask eta EAJ haserre agertu dira ekoizpena geratzeko erabakiarekin.