
Kartzelan ondo bizi denaren sineskera faxismoak historikoki zabaldutako gezurra da, demokrazian deitzen dioten horretan sarraski eremuak dituztela ezkutatu nahi duena. Deskribatu nahi dut nolakoa den kartzela espainiar bateko isolamendu galeria bat.
Telebistan sarritan ateratzen dituzte kartzela berriak, hutsik, noski, betiere hotelak bailitzan aurkeztu nahian. Argazki honetan isolamendu modulua eta modulu arruntak desberdindu daitezke. Zirkulu laranjan lau modulu arrunta. Patio bakoitza futbito zelai baten tamaina baino pixka bat handiagoa da. Zirkulu horia isolamendu modulua da. Eskuinean 10 ziegetako 5 galeriak, bakoitza bere patioarekin. Ezkerrean 4 ziegetako bostak. Beraz, patioak 4 ala 10 ziegetako luzera dauka, eta 5 ziegetako zabalera (8x10m edo 20x10m gutxi gorabehera).

Presoek 20 ordu pasatzen dituzte ziegan, argi gutxirekin, udan beraz eta neguan hitz ikaragarriz, bakarrik, telefonorik gabe, Internet gabe, Netflix gabe, erosotasunik gabe...
Eta txarrena, puteatzen dituzten kartzelari nazkagarrien eskuetan, astero jipoiren baten lekuko izaten. Hain erosoak badira kartzelak, aska ditzatela presoak eta sar ditzatela zulo horiek defendatzen dituztenak. / Ver: @saguzarra