
«Unibertsitateko tasak merketzea eta bekak hobetzea» ezarri dute helburu gisara, eta aldarrikapen horrek eman dio lema grebari: Tasak merketu, bekak hobetu. Auzi horretan, IAk beharrezkotzat jo du unibertsitateetan, bigarren mailako hezkuntzan nahiz lanbide heziketan «indarrak biltzea eta aldarrikapenen gauzatzean aurrerapauso bat ematea». IAko kideek mobilizazioak iragarri dituzte martxoaren 26rako, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. (gedar.eus)