sexta-feira, 29 de novembro de 2019

Baldintzapeko askatasuna lortu du Zigor Garro preso politikoak

Zigor Garro gaur [atzo] irten da Mont-de-Marsango espetxetik, baldintzapean. Bera da, Frantziako Estatuan preso egonda, baldintzapeko askatasuna lortu duen Hego Euskal Herriko aurreneko preso politikoa.

Zigor Garro Perez preso politikoak baldintzapeko askatasuna lortu du gaur [atzo], hilak 28. 2006. urtean atxilotu zuten oreretarra, Frantziako Estatuko hegoaldean. 13 urtez preso egon ondoren, aske geratu da gaurkoan. Ordea, bere zigorra guztiz bete arte – udaberrira arte – eskumuturreko telematikoa izan beharko du soinean. Denbora tarte horretan, Hendaian (Lapurdi) biziko da Garro.

Esan bezala, duela 13 atxilotu zuten Garro Quezac izeneko herrian, Marina Bernardorekin eta Ekain Mendizabalekin batera. ETA erakundeko kideak izatea egotzita, hirurak espetxeratu zituzten. (gedar.eus)