
[…]
Gazte sozialisten talde batek, eta haien antolakundeek guzti honekin apurtzea erabaki dute eta klase borroka eta kapitalaren –eta honen araberako erlazioen- aurkako estrategia integral bat zutarritzea erabaki dute. Hori da berrikuntza, eta ez koherentzia arma bezala erabiltzearena. Paradigma aldaketa baten aurrean gaude, eta agian paradigmen arteko lehia hau izango da Euskal Herrian hurrengo urteetan –behintzat giro ideologikoetan- lehia politiko-ideologikoa markatu dezakeena. / Ver: gedar.eus (hemen gazteleraz / em castellhano aqui)