Legutioko kultur etxea eta ludoteka kudeatzen ditu Imaginate Framak, eta herriko hainbat gazte antolatuk azaldu dutenez, «zenbait langileren lan baldintzak zapaltzen ari da enpresa»: «Ez ditu lanorduak Arabako lan hitzarmenean ezarritakoaren arabera ordaindu, ez ditu beharginek egindako lanordu guztiak Gizarte Segurantzan jaso, ez ditu kontratu guztiak helarazi eta sinatzeko eman, eta ez ditu jaiegunetako eta gauetako plusak ordaindu».
Bestalde, «xantaiak zein mehatxuak» ere salatu dituzte langileek. Hala, beharginek hainbat hilabetez egindako presioaren ostean, mobilizazioari ekin diote Legution, «Imaginate, zor duzuna ordaindu» izenpean. (gedar.eus)
terça-feira, 7 de janeiro de 2020
Imaginate Frama enpresak langileei zor dien dirua ordaintzea exijitzeko borrokaldia abiatu dute
Etiquetas:
euskara,
exploração,
luta laboral,
Notícias,
Repressão