Ehunka pertsona bildu ziren Legazpin (Gipuzkoa) atzo, otsailak 9, 2020ko Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topagunearen aurkezpen nazionalean. Gazte Koordinadora Sozialistaren eta Ikasle Abertzaleaken eskutik, eguerdian hasita, bazkaria, hitzaldia eta kontzertua izan ziren Urbeltzen.
Legazpiko Urbeltz pilotalekuan batu ziren eguerditik ehunka lagun. Bazkaria egin zuten lehenengo, eta gero, Topagunea jendaurrean aurkeztu zuten GKSko bi kidek. Hala, ekimenak «ildo sozialistaren baitan betetzen duen funtzio politikoaren» inguruan jardun zuten, eta aurtengo egitarauaren inguruko aurreneko zehaztapenak ere eman zituzten.
Legution izango da 2020ko Topagunea, eta lan egunak, «eduki politikoan sakontzeko» saioak, martxa zein kontzertuak egingo dituzte. Topagunearen inguruko azalpenen ostean, Benito Lertxundiren kontzertua izan zen atzo Urbeltzen.
2020ko Gazte Sozialisten Topagunearen Aurkezpen Nazionala LegazpinVer: gedar.eus
terça-feira, 11 de fevereiro de 2020
Ehunka pertsona elkartu ziren Legazpin, aurtengo Gazte Sozialisten Topagunearen aurkezpenean
Etiquetas:
encontro,
euskara,
juventude,
luta de classes,
socialismo,
VIDEO