
Sare sozialen bidez jakinarazi dutenez, kale-jantziekin zein uniformez jantzitako 10 ertzain inguruk erasotu zituzten gazteak, «borra luzagarriak erabiliz». Larunbat gauean kontzertuak izan ziren Oñatiko Gaztetxean, eta amaitu zirenean gertatu zen erasoa. Plazara bidean zeudela, ertzainak ikusi zituen gazteetako batek, eta hala, lagunei ohartarazi zien bertan zeudela «zipaioak».
«Zipaio le vas a llamar a tu puta madre» eta antzeko biraoen artean, kolpatuak izan zirela azaldu dute gazteek. «Ubeldu eta kontusio» ugari dituzte eskuetan zein hanketan. «Erabilitako bortizkeriaren erakusgarri gisa», adierazi dute ertzainetako baten borra hautsi egin zela. (gedar.eus)