[De Iruñeko Alde Zaharreko Gazte Mugimendua (AZGM) – Movimento Juvenil da Parte Velha de Pamplona] Gure nortasuna herri bezala uko egin eta jendarte osoaren gutxieneko den elite ekonomikoarentzat gure miseria eta esplotazioa bermatzen dituen bi estatuei aurre egiteko, beharrezkoa da bizitzako esparru guztietan antolatzea, hauen kontra dihoazten dinamikak aurrera eramanez eta etorkizun hobeago bat eraikitzeko baldintzak sortuz. Pairatzen ditugun zapalkuntzak ezagutzea eta ulertzea ez du zentzurik gero ez badugu ezer egiten.
Azkeneko 50 urteetatik Independentzia eta Sozialismoa lortzeko militante gutxien dagoen testuinguruan bizi gara. Bitartean, kapitalismoak bere ibilbidea jarraitu du traba handirik gabe. Bi fenomeno hauek dakarten ondorioa era zuzenean jotzen du gazte langile baikotzaren bizitzan. Gutxiegi hitz egiten da baina objetiboki, duela 20 urte baino baldintza okerragoak ditugu eta joerak okerreruntz goazela dio. Honengatik guztiagatik gazte langileok irtenbide bakarra daukagu gure etorkizunaren jabe izateko.
Kontzientzia, antolakuntza eta borroka! / Ver: BorrokaGaraiaDa