
«Oier Gomez Mielgo Gasteizko militantearen heriotza dela eta, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak manifestazioa deitzen du Gasteizen datorren larunbatean, otsailak 2, 18:30ean Bilbo plazatik abiatuta. Leloa «Preso gaixoak askatu! Amnistia osoa!» izango da.
Frantziako Estatuak Oierren zigorra eten zuen, baina Espainiakoak bere aurkako estradizio eskaerak mantendu zituen. Horren ondorioz, Oierrek Euskal Herrian eman du azken arnasa, baina ezin izan da Gasteiz bere jaioterrira itzuli. Euskal Herriari manifestazio honetan parte hartzeko deia luzatzen diogu. Hauxe da Oierren heriotzaren aurrean egin genuen irakurketa: sakatu irakurtzeko.» (amnistiAskatasuna)