
Koronabirusak utzi dituen ondorioen berri izateko, barne inkesta bat eraman du aurrera Bizkaiko Metalgintzako Enpresen Federazioak. Erantzunetan azaldu dutenez, enpresen artean %41ek uste dute behar baino langile gehiago dituztela soldatapean, eta kaleratzeak aurreikusten dituzte %30ek.
Autogintzaren arloa kolpatuena izan den arren, orokorragoa da joera, enpresen %90 baitaude geldirik edo «atzeraldi ekonomikoan». Egoerari aurre egiteko, Enpresen Federazioak beharrezkotzat jo du lan-erregulazio txostenek oinarri dituzten neurriak abendura arte luzatzea, gutxienez. (gedar.eus)