
Ahots ugarik gaitzetsi dute manifestarien jokaera. Ez dira horrela ibiltzeko garaiak. Bizikidetza baketsurako garaia da orain.
Larunbat eguzkitsuetan, gehiengoa, garagardo bati helduta, ez da zapaldua sentitzen, ez langile desjabetu, ez emakume eta ez beste ezer bezala. Eta ez du kaleetan biolentziarik ikusi nahi. Baina bakerik ez dugu. Gudan murgilduta gaude, kapitalismoak bizitzari berari deklaratu baitzion guda jaio zen egunetik.
Egun hartan, Iruñean, bakerik ez dagoela ikustarazi zuten gazteek, eta nik ez dut uste hori egin ez dezaten exijitzea zilegi denik.
Sistema eraldatzeko antolatzen direnek beharrez egiten dute talka sistemarekin, beharrez egiten dute topo errepresioarekin bere forma guztietan, sistemaren funtsa den biolentziarekin. Haiei guztiei, Errenteriako hiru gazteei, elkartasuna. (argia via BorrokaGaraiaDa)