sexta-feira, 17 de março de 2017

«Errepresiorik ez! Atxilotuak askatu!»

[De Askapena] Garai gogorrak bizi ditugu. Kapitalismo heteropatriarkarra bere azken urteetako ofentsibarik gordinena egiten ari da. Astero ditugu eraso eta erailketak lantokietan, astero, eraso eta erailketa matxistak. Astero, identifikazioak, gaztetxeen itxierak, espetxeetara bixitan doazen lagunen istripuak Espainiar eta Frantziako errepideetan... Egunero kolpatzen gaitu sistemak eta gure bizitzen gaineko kontrola hartzen du geure lan indar guztia zurrupatzeko. Ezer berririk ez, izarren azpian. Ez Euskal Herrian, ezta gainontzeko munduko herri gehienetan ere. Brasilen MSTren aurka edo Kolonbian antolaturiko nekazarien aurka bezala, Kurdistan, Kortsika, Herrialde Katalanak, Andaluzia edota Palestinan ere errepresioz ixilarazai nahi dituzte aldarrikapen guztiak.

Azken hilabeteetan, errepresio sistemiko honi aurre egiteko mekanismoak bilatzen egon gara herri mugimenduko hainbat eta hainbat kolektibo eta eragile. Lan horretatik etorri da iragan larunbateko Iruñeako manifestazioa «Errepresioari autodefentsa» lemapean. Mezua zuzena zen: errepresioari erantzun behar zaio. (lahaine.org)