[De Askapena / «12 de Março: ontem, hoje e sempre NÃO à NATO!»] 31 urte igaro dira Hego Euskal Herrian OTANi ezezko borobila eman genionetik, gure Herriaren ukatzailea den espainiar estatuak burutu zuen erreferendumean. %62ak ozen esan guen ez genuela inperialismoaren konplize izaterik nahi. Beste batzuk aldiz, ohikoa den moduan, mezu lausoekin beraien benetako izaera ezkutatzen saiatu ziren. Denborak ordea bakoitza bere lekuan ipini du. 31 urte igarota oso presente dugun gertaera izan zen hura, gaur egun oraindik ere inposaketa horren ondorioak paraitzen jarraitzen baitugu.
Adibide garbietako bat Bardeetako Tiro Poligonoa dugu. Inperialismoaren armadak beraien bonba, dron eta armak frogatzeko erabiltzen duen Euskal Herriko parke naturala. Bardeetako Poligonoa ixtea eskatzeko berriki sortu den plataformari gure babes osoa adierazten diogu Askapenak, guztion artean lortuko dugulako inperialismoaren beso armatua gure lurretatik bidaltzea!
Data seinalatu honetan dei egiten diegu Euskal Herriko internazionalista eta antiinperialista guztiei beste behin ere OTANi ezetz esatera eta Bardeetako Tiro Poligonoa ixtea exigitzen jarraitzera. (askapena.org)