domingo, 25 de fevereiro de 2018
«Inperialismoaren maskarak erori dira Sirian»
[De Asier Blas] Delegaturiko gerraren estrategia lehenengo aldiz Libian jarri zen martxan eta ondoren Sirian. Gaur froga asko ditugu jakiteko muturreko islamistak nagusiki AEBek, Turkiak eta Israelek babestu eta armatu zituztela. ISISek aldiz, Saudi Arabiaren eta Qatarren zuzeneko laguntza izan du, eta AEBen, Israelen eta Turkiaren kolaborazioa momentu batean edo bestean. Bestalde, nazioarteko legedia hautsiz, besteak beste, Frantzia, AEB, Israel, Turkia eta Australiak bonbardaketak egin dituzte Sirian. Damaskok akabatua zirudien, baina hor agertu ziren Iran eta batez ere, Errusia, biak nazioarteko legeak errespetatuz. Errusiaren esku-hartzeak gerraren norabidea aldatu zuen Damaskoren alde. Ondorioz, ezinbestean oinak lurrean (boots on the ground) jarri behar izan dituzte siriar gobernuko etsaiek. Une honetan hiru armada daude Siriako soberania hausten: AEB, Turkia eta Israelgoa. Hiru herrialdeek base militarrak dituzte herrialdean eta gerra operazioak egiten dituzte, argi geratuz hasieratik non dagoen Siriako gerraren iturburua: esku-hartze inperialista. (argia)
Etiquetas:
EUA,
euskara,
guerra de agressão,
imperialismo,
Opinião,
Síria