sexta-feira, 9 de fevereiro de 2018

«Iruzur autonomiko berririk ez! Euskal Herriak askatasuna!»

[De Euskal Herriak Askatasuna plataforma] Euskal Herriak pairatzen duen marko juridiko-politikoa zapalkuntza mantenduz erreformatzea planteatuta dago testuinguru politikoan. Horren adibide esanguratsuena EAEko autonomi estatutua berritzeko eztabaida da, non eragile desberdinak haien posizioa agertzen ari diren. Gasteizko sasi-legebiltzarreko indar guztiak proposamenak aurkezten dabiltza eta denen edukia berdina ez bada ere, guztiek zilegiztatzen dute egungo markoa eta guztiak daude kokatuta erreforma estatutarioaren eskeman.

Horren aurrean azpimarratu beharra dago marko hori gure herriaren nazio ukapenean eta frantziar eta espainiar estatuen okupazioan oinarritzen dela. Gure herrian ez da posible «demokrazian sakontzeko» prozesurik, gure herriak ez duelako marko demokratikorik. Ez «kalitate eskasekorik» eta ez «kalitatezkorik». Gure herria zapalduta dago.
[...]
Esan bezala duela 40 urte euskal langile eta sektore herrikoiok ez genuen iruzur autonomikoa onartu. Gure oposizioa agertu eta nazio askapenaren alde jarraitu genuen. Gaur, erabateko asimilazioan erori nahi ez badugu, funtsezkoa da tinkotasun berdina agertzea. Estatutismo baskongadoaren lerroetara igaro berri direnek gauzak «pixkanaka» lortzen direla salduko dute, ez dagoela beste biderik… EAJk bere garaian bezala. Eta «pixkanaka» Euskal Herriak pairatzen duena, zapalkuntza beharrean, demokrazia eta elkarbizitza dela sinestaraziko dute.

Horregatik hain zuzen garrantzia handikoa da, hemen eta orain, neo-estatutismoaren aurkako herri oposizioa agertzea. Gure isiltasun eta pasibitateak ondorio larriak lituzke eta zapalkuntzaren normalizazioa elikatuko luke. Une zail eta gogorretan da inoiz baino beharrezkoagoa konpromiso abertzalea. (BorrokaGaraiaDa)