Bilboko 3. Instrukzio Auzitegiaren aginduz, Hontzak konpartsako txosnako hainbat eduki kendu ditu Ertzaintzak, Bilboko Gotzaitegiak «biraotzat» jo eta gero. Aurrez ere izana da Ertzaintza txosna gunean, ordea. Batez ere, euskal presoen argazkiak izan ditu jomugan.
PSEk Eusko Jaurlaritzako lehendakaritzara iristean egin zuen, batez ere, presoen argazkien aurka. 2009an, gobernura iritsi berritan, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburu ohiaren ekimenez hasi ziren herriz herri presoen argazkiak erretiratzen, eta beste horrenbeste egin zuen Ertzaintzak 2009ko Aste Nagusian, Bilbon. Indarrez sartu zen txosna gunean, eta kendu egin zituen Txori Barrote, Kaskagorri, Kobetamendi eta Altxaporrue konpartsek zituzten argazkiak.
Harago joan zen Bilboko Udala. 2009ko operazio hori oinarri hartuta, udalak debekatu egin zien Txori Barrote eta Kaskagorri konpartsari 2010eko eta 2011ko Aste Nagusietan txosnak jartzea. Gerora, Bilboko Administrazio Auzitegiko 4. Epaitegiak ebatzi zuen debekua ez zela zilegi.
Harrezkero, begiradapean izan dituzte Txori Barrote eta Kaskagorri. 2013an, esaterako, bi konpartsek antolatutako ekialdiak grabatzeko agindu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak.
Lehenagotik ere sartu izan da Ertzaintza jaigunera, hala ere. 2006an, Etxerat elkarteak Areatzan eginiko elkarretaratzera joan zen, eta Polizia berriz jaigunera ez sartzeko eskatu zuten Bilboko konpartsek. / Ver: Berria
segunda-feira, 21 de agosto de 2017
«Presoen argazkiak aurrekari»
Etiquetas:
Aste Nagusia,
Censura,
euskara,
movimentos fascistas,
Notícias,
Presos Políticos,
Repressão