«Bi manifestazio leku eta ordu berean, gauza berbera eskatzen»: amnistia, alegia. Ba ez, ez da berdina eskatzen dena, hala balitz ez ginen egoera honetan aurkituko eta.
Amnistia jende gehienak presoak kartzeletatik ateratzea dela ulertzen du, baina ez da hori soilik. Hori amnistia zentzu juridikoan soilik ulertzea da, etsaiaren logikaren baitan. Guretzat, amnistia, bere zentzu politiko osoan, presoen baldintzarik gabeko irtetea, iheslarien buelta, eta espetxera edota deserrira eraman zituzten arrazoien gainditzea da. Hau da, presoen ateratzea eta arrazoi horiengatik preso gehiago egongo ez direla bermatzea. Garaipena, finean. Euskal Herri Langilearen kasuan, garaipen hori Euskal Herri Sozialista litzateke. (BorrokaGaraiaDa)
sexta-feira, 26 de agosto de 2016
Asier Genua: «Eztabaida terminologikoa baino askoz gehiago»
Etiquetas:
euskara,
Manifestações,
Opinião,
Presos Políticos